2020ko - Bilbao
Estrategia Empresarialak Enpresa eta Gizarte José Ignacio Arrieta Sariaren bigarren edizioa ospatzen du. Helburua euskal enpresek (enpresa talde zein enpresa munduarekin harremana duten pertsonek) duten Gizarte Erantzukizun Korporatiboko jokaera nabarmenenak aitortzea eta haien ekarpenak garapen sozio-ekonomikoan, ongizatean, hezkuntzan eta kulturan ezagutaraztea da.
Horregatik, Enpresa eta Gizarte José Ignacio Arrieta Sariaren bidez, Estrategia Empresarialak helburu hauek lortu nahi ditu:
ESK esparruaren barne haien konpromiso sozialagatik nabarmentzen diren enpresa, enpresa talde, enpresari eta zuzendariei izandako ardura eta esfortzuagatik.
Enpleguan, ikerkuntzan, mendetasunean eta desgaitasunean, osasunean, gizarteratzean, hezkuntzan, iraunkortasunean, adinekoetan eta kultura sustapeneko arloetan eginiko Erantzukizun Sozial Korporatiboko jokaera nabarmenenak azpimarratzea.
Egitura sozio-ekonomikoan eta euskal gizartean Erantzukizun Sozialeko jokaeren beharraz sentsibilizatzea, modu horretan, animatzera jokaera horietan irautea eta eredugarritzat hartzea.
Enpresei eta pertsonei jarrera sozialen aldaketen eraginaren garrantziaz gizarte eta lurraldeen kohesioa lortzearen helburuarekin.
beste enpresa, enpresa talde, enpresari eta zuzendariek ekintza zein jokaera anitzak eredu bezala hartu ahal izatea
Ekintza onak aurrera eramaten ari diren enpresa eta enpresa munduarekin erlazioa duten pertsonek.
Ekimen honekin gure laguntza eskaini nahi diogu helburu bikoitza duen proiektu honi:
- Ikerkuntzarako, gogoetarako, dibulgaziorako, kontzientziaziorako, praktiken ezagutzarako eta enpresa zein gizartearen arteko harremanetarako ekimen zein proposamenen palanka bihurtzea.
- Era berean, José Ignacio Arrietak bere bizitza osoan izandako konpromiso intelektuala gogoraraztea.
José Ignacio Arrieta
Sari hau sortu zen José Ignacio Arrietaren omenez (1943-2018). Estrategia Empresarialeko fundatzailea, bere ibilbide pertsonal eta profesional osoan zehar erantzukizun sozialeko eredu laudagarria izan zen hura.
Sari honekin Estrategia Empresarial-ak aitortu nahi du bere ibilbide pertsonal zein profesionala eta baita ere Euskadiri eginiko ekarpena arlo sozial zein ekonomikoan.
Jose Ignacio Arrietak bere ibilbide profesionalaren zehar, arlo publiko zein pribatuan, gogoz defenditu zuen enpresa, aberastasunaren sortzailearen rolean, eta gizartea, funtsezko estruktura kohesio soziala lortzeko loturaren beharra. Aipatzekoa da, Diru Sarrera Bermatzeko Errentaren (DSB) eta Pobreziaren Aurkako Egitasmoaren aitzindaria izan zela, beraz, bidezkoa da, bere irudia gogoratzea Euskadiren identitate zeinaren alde lan egin zuen pertsona bat bezala: gizarte moderno eta kohesionatuta eta egitura trinko duen babes soziala.
Sari hau Erantzukizun Sozial Korporatiboko jokabideetan konprometituta dauden enpresa, enpresa talde, enpresari eta zuzendari guztientzat zabalik dago.
Epaimahaiak, zalantzan egotekotan, eskubidea izango du juzgatzera eta aukeratzera baldintzak betetzen dituzten hautagaiak.
Bigarren edizio honetan, dokumentazioa posta elektroniko honetara empresaysociedad@estrategia.net bidali daiteke edo gure bulegoetan aurkezteko aukera ere egongo da: C/ San Vicente kalea, 8- Albia Eraikina I, 6ª solairua.
Hautagaitzen aurkezpena zabalik egongo da 2020ko irailak 15 arte.
Epez kanpoko eskaerak ez dira onartuko.
1. Hautagai aurkezten den pertsona edo erakundearen identifikazioa.
2. Enpresa hautagaiaren identifikazioa.
3. Idatziz aurkeztea (gutxienez folio bat, aurpegi batez)garatzen dituen praktika onak zeinak aplikatu daitezke hurrengo arloetan:
- Enplegua
- Ikerketa eta osasuna
- Mendetasuna eta Desgaitasuna
- Gizarteratzea
- Hezkuntza
- Gazte ekintzailetza
- Iraunkortasuna
- Adinekoak
- Kirol eta Kultura Sustapena
Onartuko da ere, marrazki, argazki eta bideoen aurkezpena betiere, edukiek frogatzen badute aipatutako jokaerak.
Esteka honetan jaitsi ahal dira Sariaren oinarriak eta interesa duen edonorekin partekatu. Edozein pertsona edo enpresak aurkeztu dezake beste enpresa edo pertsona Sarirako hautagai bezala.
pdf-a jaitsiEpaimahaiaren KONPOSAKETA hurrengoa izango da:
Presidentea: Estrategia Empresarialeko Administrazio Kontseiluko idazkaria.
Idazkaria: Estrategia Empresarialeko kontseilari delegatua.
Bokalak:
- BBK
- Eusko Jaurlaritza
- Confebask
- Petronor (Aurreko edizioko enpresa sariduna).
Epaimahaiaren FUNTZIOAK hurrengoak:
- Aurkeztutako hautagaien aukeraketa.
- Saria ematea.
- Balorazio irizpideak oinarrituko dira epaimahaien iritzietan.
- Aukeraketa gehiengo soilaren bidez izango da, Presidentea kalitatezko botoa izanik.
- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
- Sariak soilik maila orokor bat du beraz, bakarrik hautagai bat onartuko da.
- Enpresa eta Gizarte José Ignacio Arrieta Saria urtero ospatuko da, aurtengoa bigarren edizioa izanik eta publizitate, konkurrentzia eta objektibotasun printzipioen arabera gauzatzen da.
- Aurten sari bat egongo da diru-hornidurarik gabe. Errekonozimendu sozial bat da.
- Sariak emango dira epaimahaiko kideak erabakitzen dutenean hautagaiak baldintzak betetzeaz gain merezi dutenean. Kontrako kasuan, ez da saririk emango.
- Organizazioak saridunen zenbatekoa zabaltzeko edota aldatzeko eskubidea izango du kasuan kasu, merezimendu bereziko hautagaiak ematen badira.
- Sariak eman ahal izango dira ex-aequo.
BILBAO
Albia I eraikina, 6. solairua
Done Bikendi, 8, 7. Dpt./ 48001 Bilbao
944 274 446
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
ACB eraikina / 20018 Donostia
943 011 160
Petronor, 2019ko Saria
Petronorrek Jose Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizartea Saria jaso du bere lehen edizioan. Estrategia Empresarial argitalpenak, BBKrekin eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailarekin batera antolatutako sari honetako epaimahaiak inguruko kolektiboei laguntzeko egindako lana nabarmendu du, petrolio enpresa azken hamarkadetan egiten ari den gizarte eta ingurumen arloko ekintzen bidez.
Enpresa, erakunde eta gizarte arloetako 200 lagunetik gora, Beatriz Artolazabal eta María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika eta Lan eta Justizia Sailburuak buru zirela, saria emateko ekitaldian parte hartzeko bildu ziren joan zen irailaren 23an Bilboko BBK Aretoan.
Eusko Jaurlaritzaren, BBKren, Confebasken eta Estrategia Empresarial argitalpenaren ordezkariek osatu duten Epaimahaiaren erabakian adierazten denez, Petronorrek hainbat hamarkada daramatza gizarte arloko ekintzak egiten, baita gizarte erantzukizun terminoa erabiltzen hasi baino lehen ere. Eta mota guztietako ekimenak babestuz egiten du, bai proiektu handiak, bai tokiko ekimen txikiagoak ere, leku bakoitzeko kolektiboekin. Gainera, ingurumenarekiko konpromisoan eta gardentasunean nabarmendu da, lege-eskakizunetatik askoz harago joanez. Azkenik, bere 50 urte baino gehiagotan zehar herrialde konpromiso sendoa erakutsi duela nabarmendu du, eta horrek bat egiten du Jose Ignacio Arrietaren konpromisoarekin.
Saria jasotzean, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak oroitzapenezko hitz maitagarriak izan zituen Jose Ignacio Arrietarentzat. Herrialdea eraikitzeko proiektuen aldeko apustua egiten zuen gizonaren figura nabarmendu zuen, petrolio enpresak bezala. Horregatik guztiarengatik, “sari hori jasotzea harro egoteko modukoa zela” adierazi zuen, “Arrieta enpresarekin eta gizartearekin konprometitutako pertsona zelako”. Gainera, Petronorrek enpresa erantzukizuna konpainiaren “bihotzean” daramala adierazi zuen, berezko ezaugarri gisa.
Bestalde, Nora Sarasola, BBKko Gizarte Ekintzako zuzendariak nabarmendu zuenez, “saria beharrezkoa da, eta Jose Ignacio Arrietaren figura eta ibilbidea gogorarazteko sortu da; bere bizitza profesional osoan zehar oso ukitu soziala erakutsi zuen bere enpresa-zereginetan, eta enpresek gizartearekin izan behar duten inplikazioaren defendatzaile sutsua izan zen”.
Amaieran, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailburuak Petronor zoriondu ondoren, zera adierazi zuen: “Arrietak ikuspegi sozial handia izan zuen. 80ko hamarkadako Eusko Jaurlaritza haiek, industriaren birmoldaketa handi baten garaian, izan zuten bezala. Gehien behar zutenei, pertsona ahulenei, arreta eskaintzeko eman ziren pausoek lortu dute Euskadi kohesionatuago egotea eta gizartean hausturarik ez ikustea”.
Saria emateko ekitaldian, Castellóko Unibertsitateko Enpresa Etikako katedradun eta Etnor Fundazioko Proiektu zuzendaria den Domingo García-Marzá irakasleak, “Enpresa Etika: Enpresen Gizarte Erantzukizunerako esparru etikoa” gaiari buruzko hitzaldia eman zuen.
Estrategia Empresarial argitalpena kaleratzen duen enpresaren presidente izandakoa oroitzeko eta omentzeko sortutako Enpresa eta Gizartea - Jose Ignacio Arrieta Sariaren lehen edizioak, arrakasta handia izan du deialdian, guztira 18 hautagaitza jaso baititu, enpresa handiak, Petronor irabazlea, besteak beste, ETEak eta norbanakoak, hain zuzen ere.